www.aretxabaleta.eus

MATILDE SAINZ OSINAGA: "Akuarela"

Basoa eta ur ertzaren figurak

Matilde Sainz Osinaga arrasatearrak, gutxi arte Mondragon Unibertsitatean irakasle izandakoak, 14 urte luze daramatza akuarelak pintatzen. Hainbat margo elkartetako kide da, Bilboko Euskal Akuarelarien eta BEART elkarteetakoa, esaterako, eta baita Arrasate Margo Taldekoa ere. Honako hau da bakarka egiten duen hirugarren erakusketa. Akuarelak sortzen dion interesak bultzatuta, hainbat margolari izan ditu maisu, besteak beste, Azkargorta, Richard Perez, Mendo, Camilo Huescar, San Salvador eta Castro. Arkupeko erakusketan bi serie nagusi ikusiko ditugu, bata basoari buruzkoa, eta bestea, urari eta bere mugetan sortzen diren irudiei buruzkoa. Bietan  elementu organikoak eta ez organikoak ikuspuntu askotatik interpretatu dira, ñabardura, kolore, forma eta kontraste ugari sortuz, guztiak ere ikusleak bere begirada aktiboaren bitartez osatu ahal izango dituenak. Egia esateko,  Stefan Zweig-ek  esaten duen bezala, “begiratze hutsarekin ez dugu obra bat ulertzen. Galderarik egiten ez badugu, ez dugu ezer ikasten; eta bila ibili barik, ez da ezer aurkitzen.”

Egunak: urriaren 2tik 30era.

Ordutegia: 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00. Larunbatetan: 11:00 - 13:00 (igande eta jai egunetan itxita).

 

Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2017/10/02 11:00 - 2017/10/30 20:00
Non
Arkupe kultur etxea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal