www.aretxabaleta.eus

Ékoma teatro eta Javier Liñera: "Tendríamos que haber empezado de otra manera"

 

Zer gertatzen da erratza pasatu ondoren, erosotasunagatik, edo nagikeriagatik edo beste arrazoi friboloren batengatik, erratzarekin batutakoa alfonbra azpian sartzea erabakitzen baduzu? Bada lehenago edo beranduago usaina aterako dela. Usain txarra.

Zer gertatzen da gizagaixo batek bere gain baldin badauka familiaren zama? Bada egunen baten, nola egin ez baldin badaki ere, ezarritako bidetik jo beharko duela.

Zer gertatzen da bi gizagaixok aurrez erabakitako plan bati jarraitu behar badiote? Eta zer gertatzen da, halabeharrez, edo egoeraren norabidea aldatu delako, edo eroaldi tonto baten ondorioz, edo argia aldatu delako edo beste arrazoi hutsalen batengatik, plan hori hankaz gora jartzen bada? Zer gertatzen zaie bi gizon horiei plana okertu egiten denean? Hori guztia da TENDRÍAMOS QUE HABER EMPEZADO DE OTRA MANERA. Komedia beltz honetan, bi gizon koitaduk erabakitako planari jarraitu beharko diote bakean bizi ahal izateko. Baina ezer ez da izango eurek pentsatu bezain erraza.

Egunak:

  • Urriak 26, egubakoitza: 22:00

Non: Zaraia aretoa

Norentzat: 12 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza: Gaztelera

Sarrera: 4€

Zer
ANTZERKI ASTEA
Noiz
2018/10/26 22:00 - 23:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal