www.aretxabaleta.eus

Ibai Asoain Arruti: "Bertsol haritza"

 

Kontakizuna eta kantakizuna uztartzen dituen ipuin kontaketa da. Haritz baten baitan mamitzen dira istorioak. Haritz honek, ezkurrak eman beharrean, hitzak ematen ditu. Gaztetxoek aukeratuko dituzte hitzak eta haritzaren zaintzaileak hitz hori abiapuntu bezala hartu eta dagokion ipuina kontatuko du. Kontaketa aberasteko, euskal kantutegian ezagun egin diren edo propio okasiorako jarritako bertsoak abestuko dira.

Kontalaria: Ibai Esoain Arruti

Nori zuzenduta: 3-9 urte

Eguna:

  • Apirilak 21, zapatua: 11:30

Non: Haur liburutegia - Arkupe

Zer
Ipuin kontalaria
Noiz
2018/04/21 11:30 - 12:30"
Non
Haur liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu
iCal