www.aretxabaleta.eus

ARITZ ABAROA CANTUARIENSE: Euskaltzaindia hastapenetik gaurdaino.

 

"Euskaltzaindia hastapenetik gaurdaino. Ibilbidea eta egungo erronkak."

 Euskaltzaindiaren sorreratik abiatuta erakundeak egin duen ibilbidea aztertuko dugu. Nolakoak izan ziren hastapenak, nortzuk jarri zuten Akademia martxan, zeintzuk izan ziren hasierako erronkak, nola gauzatu ziren eta hasiera horretatik gaur arte, zein ibilbide egin duen Euskaltzaindiak. Horretaz gain Akademiak izan duen erronka nagusiari ere begiratuko diogu: hizkuntzaren normalkuntza. Normalkuntzan emandako urratsak azalduko ditugu eta hari honetatik tiraka, gaur egungo Akademiaren erronkak eta lan-ildoak ezagutzeko aukera izango dute entzuleek.

Noiz: Irailak 14, eguena / 18:30

Non: Zaraia aretoa (Arkupe)

Zer
HITZALDIA
Noiz
2017/09/14 18:30 - 19:30"
Non
zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal