Otala Zelaiko eguna

Santo Domingo eguna, maiatzaren 12a, hartu behar da beti kontuan Otala Zelaiko eguna zein egunetan izango den jakiteko.

Hau da, egun hori astean zehar izaten bada, hurrengo domekan izango da Otala Zelaiko eguna, eta domeka bada, domeka. Ohitura handiko jai herrikoia da. Herriko dantzari gazteenak bertan estreinatzen dira.

Ekintzen artean herriko txistulariak, herriko trikitilariak, animaliekin jokoak, herri-kirolak, dantzaldia… dira aipatzekoak. Horretaz gain, Udalbatzak eta auzo-alkateek bazkaria egiten dute, udal-lurretatik ibilaldia egin ondoren.