Zuhaitzaren eguna

2017/03/01
Martxoaren 5ean, domeka, ZUHAITZAREN EGUNA ospatuko dugu herrian. Landaketa, Mondragon Unibertsitate ostean izango da, Udalaren lurretan.

Bertan Arizmendiko eta Kurtzebarriko ikasleek hartuko dute parte, eta landaketa lanak zein koordinazioa burutzeko,aurten ere Aretxabaletako “LANDAKETA TALDIE” izango da gurekin. Ingurumen sailetik bertan parte hartzeko eta ondoren egingo dugun hamaiketakoaz gozatzeko gonbita egiten dizuegu ikasle zein guraso.

  • Eguna: Martxoaren 5 ean
  • Ordua: 11:00etan Herriko Plazan
  • Landaketa: Mondragon Unibertsitate ostean