Udalekuetarako izena ematea zabalik

2016/05/02
Aretxabaletako Udalak, 2 udaleku desberdin antolatu ditu herriko haurrei eta gaztetxoei zuzenduta. Horietaz aparte, aurrerago, UDAERO ere jarriko du martxan, 12-16 urte bitartekoei ere zuzenduta.

Hona hemen eskaintzaren ezaugarriak:

UDALEKU IREKIAK KIROLEZ BLAI

HH1 eta LH6 urte bitarteko haurrei zuzenduta

2012 eta 2004 urte bitartean jaiotakoak

-         Iraupena: Uztailaren 1tik 22ra

-         Ordutegia: Goizeko 10:00tik 12:30era eta arratsaldeko 15:00tik 17:00era. 2012an jaiotakoak goizez bakarrik, hau da, 10:00etatik 12:30era

-         Egunero denok herriko plazan elkartuko gara.

-         LH3tik LH6 bitartekoek kiroldegian kirol ekintzak izango dituzte, astean 3 goizetan gutxienez.

 

KIROL UDALEKUAK

LH5-DBH4 ikasturte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta

2005 eta 2000 urte bitartean jaiotakoak

 

-         Iraupena: Uztailaren 1tik 22ra

-         Ordutegia: Goizeko 10:00etik 12:30era eta arratsaldeko 15:00etik 17:00era.

-         Egunero kiroletxean elkartuko gara.

-         kiroldegian kirol ekintzak izango dituzte.  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Apuntatzeko epea: maiatzaren 2tik maiatzaren 13ra

 

Non: Arkupe Kultur Etxean eta Ibarra Kiroldegian.