Udaleku irekietarako begiraleak behar dira

2019/04/30

 

Aurten, uztailaren 1etik 19ra ospatuko dira udaleku irekiak. 3-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako programa da, astelehenetik ostiralera, goizez 9:00tik 13:00ra eta ostegunetan 9:00tik 17:00era

Udaleku irekietan parte hartzeko begiraleak behar dira. Begirale aritzeko interesa dutenek bidali kurrikuluma eta ziurtagiriak ondoko helbideetara:

- gazteria@aretxabaleta.eus

- Aretxabaletako Udala gazteria zerbitzua. Aretxabaletako Udala, Otalora 1, lehenengo solairua.

Kurrikuluma uzteko azken eguna maiatzaren 10a izango da.

Udaleku irekietan begirale izateko ezinbestekoa izango da euskaraz ondo jakitea eta 18 urte beteak izatea.

Hona hemen gainontzeko irizpideen puntuaketa:

  • Begirale titulua: 4 puntu
  • Magisteritza, psikologia, pedagogia, gizarte hezkuntza ikasten edo ikasita: 2 puntu
  • Udalekuetan esperientzia: 3 puntu urte bakoitzeko
  • Aisialdiko ikastaroak (Gutxienez 6 ordukoak): 1 puntu
  • Lehen sorospeneko titulua: 1 puntu
  • Herrian ematen diren haurrekin eta euskararekin lotutako ekintzetan boluntario lana: 0,5 puntu.
  • Haurren aisialdiko beste esperientziak (eskola-kirola, entrenatzaile…): 0,5 puntu bakoitzeko
  • Beste udaleku batzuetan esperientzia: 1 puntu