Udaleku irekietarako izen ematea zabalik

2017/05/05
Udaleku irekietako izen emate epea zabalik dago. Ibarra kiroldegian egin ahal izango da goizetan edo Algara ludotekan arratsaldetan, 17:00etatik 19:00etara.

Izen emate epea maiatzaren 15a arte egongo da zabalik.

Bi  udaleku desberdin egongo dira: hona hemen ezaugarriak:

  • UDALEKU IREKIAK KIROLEZ BLAI (3 urte-12 urte)

- Iraupena: uztailaren 3tik 21era.

- Ordutegia: Goizeko 10:00etik 12:30era eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara. 2013an jaiotakoak goizez bakarrik egongo dira.

Lhko 3.mailatik 6.mailara bitarteko haurrek astean hiru goizetan gutxienez kirol ekintzak egingo dituzte. Haurrak egunero plazan elkartuko dira eta plazan jasoko dira.

  • KIROL UDALEKUAK (LH5-DBH4)

- Iraupena: uztailaren 3tik 21era

- Ordutegia: goizeko 10:00etatik 12:30etara eta 15:00etatik-17:00etara. Ostiraletan 9:30etatik-14:00etara izango dira saioak.

Egunero, haur eta nerabeak Ibarran elkartuko dira.