Udaero 2017

2017/05/22
12/13 - 16/17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako udako aisialdi programa.

Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarrekin antolatzen duten udako aisialdi eskaintza da. Bi astetan banatzen da, eta aukera dago aste batean parte hartzeko edo bi astetan parte hartzeko.

Gazte udalekuak: uztailak 3,4,5,6,7.

  • Eguneko planak izango dira.
  • Maiatzaren 28an, gazteekin erabakiko dute zeintzuk ekintza egin.
  • Prezioa: 40 euro

Gaztekonkis: uztailak 11, 12, 13, 14. Lexargarateko abentura.

  • Lau egunez lexargaratera joango dira lotara.
  • Prezioa: 20 euro

Izena ematea: ekainaren 11a arte egongo da zabalik, gaztelekuetan.