Ontziratu zaitez!

2015/03/23
Dendatik sukaldera usain eta hondakinik gabe.

Ingurumen sailetik Zero Zabor politikarekin  jarraituz,hainbat kanpaina martxan jartzea nahi ditugu,besteak beste:

  • “Ontziratu zaitez”
  • “Bertako ura”
  • “Otarteko bilgarriak”


“ONTZIRATU ZAITEZ” kanpaina bi helburu nagusi hauekin sortu da:

  • Aretxabaletako Komertzioa sustatzea
  • Hondakinak murriztea


Kanpaina hau, bereziki arrandegi eta harategiei zuzenduta dago. Nahi duguna da tupper erabileraren bitartez, bilgarrien papera, plastiko… murriztea.

Udalak tupperrak banatu beharrean, bakoitzak etxean tupper ugari ditugunez, egokien berauek berrerabiltzea zela iruditu zitzaigun, beraz, kanpainan  parte hartzea nahi duen edonork, etxeko tupperra eraman beharko du saltokira.

Kartelak komertzio bakoitzean jartzea, txartelak egitea, banatzea, zozketa  ….eta sortzen diren gastuak Udalak bere gain hartuko ditu.

Erosketa bakoitzeko saltzaileak txartel bat emango dio erosleari.

Hile bakoitzaren amaieran, zozketa egingo dugu. Irabazleak 50€ko erosketa egiteko aukera izango du txartel irabazlea jasotako saltokian.