Lurraldebus eta Pesa: azarotik aurrera ibilbide eta ordutegi berriak
Batetik, Arrasate-Bergara-Eibar-Loiuko aireporturako linea abian jarriko da, Debagoieneko biztanleek Loiuko aireportura autobusez joateko aukera izan dezagun. Eta, bestetik, Eibar-Bergara-Arrasate-Gasteiz linean bi joan-etorri gehiago jarriko dira.
Bestalde, Eibar-Arrasate eta Oñati-Arrasate-Eskoriatza-Leintz lineetan, gaueko zerbitzuak berrantolatu dituzte: Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza artean joan-etorri gehiago egingo dira, eta Leintz-Gatzagak ere joan-etorri gehiago izango ditu. Ordutegi berria azaroaren 5ean hasiko da.
Ordutegien eta tarifen informazioa ikusi hemen.
Informazio gehiago, Lurraldebuseko eta Pesako webguneetan (www.lurraldebus.net eta www.pesa.net).