Udal liburutegiak literatur solasaldiak antolatu ditu udazkenerako

2018/09/14
Plazak mugatuak direnez, liburutegian izena emateko aukera izango da.

 

Udal liburutegiak antolatutako literatur saioak hiru izango dira: lehenengoa euskaraz izango da, Loramendi Elkartearen lokalean Itziar Gomezek zuzenduko du, urriaren 30ean (19:00). Beste biak, Arkupen, Ivan Repilek gidatuko ditu eta gazteleraz izango dira, azaroaren 13an (18:00) eta abenduaren 11n (18:00).

Plazak mugatuak direnez, izena emateko epea irailaren 14tik 28ra zabalduko da. Parte hartu nahi izanez gero, eman izena liburutegian bertan, e-mailez liburutegia@aretxabaleta.eus helbide elektronikoan edo 943081001 telefono zenbakira deituta.