Udal liburutegiak marrazki lehiaketaz diseinatutako "Irakur puntua 2019" eta "Neguko Gida 2019" kaleratu ditu

2018/12/20

 

Udal liburutegiak Ainhoa Cabero pintura irakaslearekin batera 2019ko irakur punturako marrazki lehiaketa egin du. Marrazki irabazlearen egilea 11 urteko Maren Negro Gomez izan da.

Irabazlearen marrazkia, etxe guztietara banatuko den 2019 irakur puntuan agertuko da. Horretaz gain, 2019an liburutegiak izango duen egutegia eta ordutegia ere bertan azaltzen dira.

Lehiaketara aurkeztutako marrazki guztiak Arkupeko harreran daude ikusgai urtarrila arte.

Irakur puntua 2019

Bestalde, Neguko Gida ere kaleratu dute haur, gazte zein helduentzako gomendioekin. Bertan, bailarako beste liburutegiekin elkarlanean, liburu, musika eta film proposamenak egiten dira.

Neguko gida 2019

Azkenik, egun hauetako liburutegiko ordutegia ohiko izango dela gogorarazten da: astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00. Zapatuetan goizez bakarrik: 10:00-13:00. Itxita egongo da honako egun hauetan: 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 5 (zapatua).