Liburutegiak 10 urte Arkupen

2018/06/04

Herriko liburutegiak 10 urte egiten ditu ekainean Arkupe eraikinean. Hori ospatzeko, poltsak egin ditugu eta ekainean zehar dokumentu bat maileguan hartzen dutenen artean banatuko dira agortu arte.

Gainera, Argazki Artxiboaren laguntzarekin argazki zaharren erakusketa txiki bat prestatu dugu eta horrekin lotuta lehiaketa bat:
4 galderari ondo erantzunez gero opari baten zozketan parte hartuko duzu. Sari banaketa uztailean izango da.