Guraso Eskola martxan!

2016/10/04
Aretxabaletako 12-18 urte arteko gazteen diagnostikoaren emaitzetan du abiapuntua eskola honek. Diagnostikoaren ondorioetan, nerabeen gurasoek, nerabezaroan ematen diren hainbat bizipen kudeatzen laguntzeko Guraso Eskola baten premia dagoela jaso da.

Horren aurrean, Aretxabaletako Guraso Foroak, nerabeen gurasoei zuzendutako GURASO ESKOLA antolatu du. Hona hemen informazio gehiago.

Coaching-ak eskaintzen dituen trebetasun eta tresnez baliatuko gara gure seme-alabei euren hazkuntza pertsonalean laguntzeko. Honakoak izango dira, besteak beste, landuko diren gaiak:

Komunikazioa, gatazken ebazpena eta negoziazioa, arazoen birplanteatzea, lorpenei zuzendutako jarrerak...

Egunak: urriaren 22a, azaroaren 12a eta azaroaren 26a

Ordutegia: 9:30-12:30

Lekua: Arkupe kultur etxea

Izena emateko azken eguna: urriaren 20a

Izena emateko: Arkupe Kultur Etxean, gazteria@aretxabaleta.eus edo gazteria zerbitzuan 943711862.

 Informazio gehiago hemen.