Gabonetako parkerako begiraleak behar dira

2017/12/01

 

Urtarrilaren 3an eta urtarrilaren 4an ospatuko da Gabonetako Parkea Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. 3-12 urteko haurrei zuzenduta dago parkea eta eskulan, puzgarri, wii-a egongo dira besteak beste.

Parkearen ordutegia goizez 11:00-13:00etara eta arratsaldez 17:00-20:00etara izango da.

Hau guztia aurrera eraman ahal izateko begirale bila gabiltza.

Kurrikulumak utzi Aretxabaletako Udalean edo bidali gazteria@aretxabaleta.eus helbidera bidali.

Azken eguna: abenduaren 19a.

Hona hemen parkean begirale izateko baldintzak:

Ezinbestekoa izango da:

- 18 urte beteta izatea
- Euskaraz ondo jakitea

Baloratuko da:

1.- Ikasketak: 3 puntu. Magisteritza, pedagogia, haurrekin zerikusia dutenak.
2.- Monitore titulua: 5 puntu.
3.- Gabonetako parkean esperientzia urte bakoitzeko: 2 puntu.
4.- Aretxabaletako udaleku irekiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
5.- Udaleku itxiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
6.- EGA: 1 puntu.

Aretxabaletako gazteek lehentasuna izango dute.