Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren eta kirol zerbitzuaren kontratazioa

2016/12/22

Abenduaren 21eko Osoko Bilkuran etxez-etxeko laguntza zerbitzua esleitu zitzaion Gizadi elkarteari, 19,59 €/orduko prezioan, 4 urterako. Kontratua beste bi urtez luzatu ahal izango da.

Horrez gain, Aretxabaletako kirol zerbitzua esleitu zitzaion 2 urterako Athlon kooperatiba elkarteari 645.290,90 € gehi BEZari dagokion 135.511,1 €-tan. Hau da, guztira, 780.801,99 € BEZ barne. Kontratu hori beste bi urtez luzatu daiteke.

Bestalde, hurrengo Osoko Bilkurarako eguna ere ezarri zen. Datorren asteazkenean, hilak 28, egingo da arratsaldeko 18:00etan.