Aretxabaletan nerabeei zuzendutako aisialdi eskaintzaren gida

2018/09/07

 

Aretxabaletako Udalak, Arizmendi ikastola, Kurtzebarri BH,  Atxabalta mugi, kale hezitzaileak, eta multikirola zerbitzuen laguntzarekin besteak beste, nerabeei zuzendutako aisi eskaintza jasotzen duen eskuorri bat osatu du nerabeen artean banatzeko.

Informazioa lau ataletan banatzen da; aisialdia, artea, kirol jarduerak eta lehiaketa kirola. Atal bakoitzean edozein nerabek izena eman dezakeen ekintzen gaineko informazio zehatzagoa azaltzen da.

Eskuorri honen helburua, nerabeei Aretxabaletan denbora libreaz modu aktibo eta parte hartzailean gozatzeko aukera asko daudela erakusteaz gain, parte hartzea bultzatzea da, herrian herriaz goza dezaten.  

GIDA IKUSI