Aretxabaletako emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. plana

2018/06/12

Aretxabaletako II. berdintasun planaren elaborazio prozesua martxan da. Udal teknikari eta politikariekin lan-saioak burutu dira azken hilabeteetan, eta orain herriko eragile ezberdinekin lan saio bat burutu nahi da, bakoitzaren ikuspuntua jaso asmoz. Aretxabaletan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunera bidean ditugun erronkak zehaztu nahi dira, aurreko urteetako baloraziotik abiatuta, eta hausnarketa horretatik datozen lau urteetarako bide orria fintzea da helburua. Kirola, Kultura, hezkuntza, gazteria eta euskara arloak birpasatuko dira besteak beste, arlo bakoitzeko erronkak identifikatu asmoz.  

Hala, ekainaren 20an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Arkupen egingo den bileran parte hartzeko deia zabaldu nahi da udaleko berdintasun zerbitzutik.