Emakumeak Euskal gatazka armatuan jardunaldiak

Apirilaren 26tik maiatzaren 12ra EMAKUMEAK EUSKAL GATAZKA ARMATUAN izeneko jardunaldiak izango dira Oñatiko Antixena gaztetxeak antolatuta.

SUSANA ARREGIREN HERIOTZAREN 25. URTEURRENA beteko da ekainean eta horregatik emakumeek euskal gatazka armatuan izan duten partehartzea aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu Oñatiko Asanblada Feministak, Oñatiko euskal Memoria taldearekin batera.

Aurten 25 urte beteko dira irunberriko arroilan Susana Arregi eta Jon Lizarralde andoaindarra hilda agertu zirenetik. Han gertaturikoak ez dira argitu oraindik, asko dira argi-ilunak. Horregatik, Oñatiko euskal Memoria taldeak hainbat ekitaldi antolatuko ditu datozen hilabeteetan, irunberriko gertaerak gogoratu, argitu eta gure ondorengoei jakinarazteko helburuarekin.

EMAKUMEAK EUSKAL GATAZKA ARMATUAN

Susana Arregi oñatiarra zen; eta emakumea. Urteurren honen harira, emakumeek euskal gatazka armatuan izan duten papera aztertzeko aukera izateko antolatu dira “Emakumeak Euskal Gatazka Armatuan” jardunaldiak.

Izan ere, sozialki horrela eraiki delako, gudu zelaietara ateratzen ikusi ditugunak gizonak izan dira, emakumeen parte hartze politiko aktiboa ez da hainbeste ikusi, ez zaio behar besteko arreta eskaini. Generoa gure jendarteko esparru guztietan ezberdintasunak ezartzeko erabili den bezala, gatazka armatuetan ere generoak badu eragina; hemen ere genero-sistemak agintzen du, eta hau nola gertatu eta gertatzen den aztertzera gatoz, hitz eginez, galdetuz, hausnartuz, entzunaz....

Antixena Gaztetxean izango dira jardunaldiak eta hainbat ekimen izango dira:

APIRILAK 26, Domeka, 18:30   Solasaldia: “IRUNBERRI EZAGUTUZ”

Duela 25 urte Irunberrin gertatutakoaz eta garaiko testuinguru sozial eta politikoaz mintzatuko dira hainbat herrikide.

APIRILAK 30, Osteguna, 19:00    Autoformakuntza: “KURDISTANGO GATAZKA”

Kurdistango gatazkan arreta berezia eskaini diote emakumeen parte hartzeari urteetan zehar. Bertan zeri eman zaion garrantzia, zein helbururekin ari diren eta nola antolatzen diren aztertuko dugu.

MAIATZAK 6, Asteazkena, 18:30   Mahaingurua: “EUSKAL GATAZKA ARMATUA: EMAKUMEEN BORROKA”

Euskal gatazka armatuan emakumeen parte hartzearen nondik norakoak aztertuko dira.

Larraitz Ugarte. Amaia Andrieu.

MAIATZAK 12, Asteartea, 19:00 Bideo emanaldia: “ZAINTZA ETA EUSKAL HERRIA”

Jule Goikoetxea, Idurre Eskizabel, Zuriñe Rodrigez eta Arantza Santestebanek euskal gatazkaren testuinguruan emakumeen parte hartze politikoaren inguruan solasten dute bideo honetan.

 

Ekimen guztiak Antixena Gaztetxean izango dira.

 

 

Noiz
2016/05/13 16:00 - 17:00"
Hitzordua egutegira gehitu
iCal