Kurtzebarri eskolako gaztetxoek aurtengo Agenda 21 aurkeztu zuten osoko bilkuran

2018/05/18

 

Joan zen asteazkenean, maiatzak 16, Aretxabaletako Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten 2 ikastetxeetako ikasleen ordezkariak udal zinegotziekin elkartu ziren ikasturtean zehar landutako ”Ura eta Ibaia” gaiaren berri emateko.

Aretxabaletako ikasleek badakite norberaren erantzukizuna oso garrantzitsua dela eta, horregatik, proposaturiko eskaera bakoitzarekin konpromiso bat hartu eta horien berri ere eman zien udal ordezkariei. Proposamenak eta konpromisoak.