2019ko diru-laguntzen oinarriak argitaratu dira

2019/06/19

 

Dagoeneko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira  Aretxabaletako Udalak, 2019ko urtealdian garatu beharreko proiektuetarako laguntzak eta diru-laguntzak emateko oinarriak.

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 30 laneguneko epean aurkeztu behar dira eskabideak.

Ikusi GAOko iragarkia (2019/06/19).

Bertan agertzen dira diru-laguntzak emateko onartu diren oinarri guztiak. Diru-laguntzak tramitatzeko eskaera orria, oinarri espezifikoak eta eranskinak Herritarren Atarian daude eskuragarri.