2019ko Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa

2019/01/20
Aretxabaletako Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Aretxabaletako Udaleko Kultura Sailak.

OINARRIAK:

  1. Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
  2. Teknika librea izango da.
  3. Kartelaren neurria DIN A3 izan beharko da eta formatu digitalean aurkeztu behar da, gehienez 10GB.
  4. Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

    ARATUSTEAK ARETXABALETA 2019

  5. Irabazleak 200€ko saria jasoko du.
  6. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
  7. Aurkezpena:
    1. Lanak posta arruntez helbide honetara:

      Aretxabaletako Udala - Otalora kalea, 1 (20550) Aretxabaleta

      Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan, egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.

    2. Posta elektronikoz helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus

      Gaia: Aretxabaletako Aratusteak 2019

      Posta horretan, posta arruntez eskatzen diren datu berberekin osatutako artxibo bat erantsi  beharko da.

  8. Kartelak otsailaren 14a baino lehen entregatu behar dira Arkupe kultur etxean edo udaletxean.
  9. Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
  10. Epaimahaiaren erabakia, otsailaren 18an jakinaraziko da.