2017ko aurrekontuak eta ordenantza fiskalen aldaketa

2017/02/02

Otsailaren 1ean izandako ez ohiko osoko bilkuran 2017ko aurrekontua, plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda onartu ziren. Aurrekontua 9.255.991,30 €-koa da.

Inbertsioak 200.000 € ingurukoak izango dira eta ongizate arloan ahalik eta aldaketa gutxien egitea aurreikusten da.  Dena den, aurten kale hezitzaileen zerbitzua lizitaziora aterako da eta kartera dekretua beteko da.

Bestalde, bilkura berean ordenantza fiskalen aldaketa onartu zen. Batetik, 5. eta 6. zenbakidun ordenantza fiskalen zenbait hobarien euskarazko testua egokitu egin zen eta honela geratzen dira:

5. ZKIA. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala:

d) %90 berritze lanetarako, baldin eta lanak Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziarekin bat baldin badatoz eta Birgaitze Integratuko Arearen barnean dauden eraikinetan egiten badira, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren onurak jaso ala ez.

e) %90 Birgaitze Integratuko Arearen barnean dauden eraikinetan egingo diren lanetarako (ez da beharrezkoa Birgaitzeko Plan Berezia edukitzea), baldin eta etxebizitzen berritze lan osoak badira edo lan txikiagoen kasuan, Jabekideen Komunitateak bultzatutako elementu komunen berritzearekin batera egiten badira.

6 ZKIA. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea:

2.1.- Babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza eta obretarako lizentziek legez aitortuako hobaria izango dute euren kuotetan, baldin eta Babes Ofizialeko Etxebizitzen legediak ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen badituzte.

2.2.- %90eko hobaria aplikatuko da tasa honetan, egin beharreko lanak Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziarekin bat baldin badatoz eta Birgaitze Integratuko Arearen barnean dauden erakinetan egiten badira, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuari buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren onurak jaso ala ez.

2.3.- %50eko hobaria aplikatuko da tasa honetan, egin beharreko lanak Birgaitze Isolatuko eraikinetan egiten badira, betiere, Birgaitze Isolatua "Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuari buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretua"ren hitzetan ulertuz, eta Dekretu horren onurak jaso edo ez.

Azkenik, 6. ordenantza fiskalean salbuespen eta hobarien 4.5 puntua honela geratzen da:

4.5.-  Debagoieneko Mankomunitatearen enpresa ekimen zentroari %90eko hobaria aplikatuko zaio.

Eta lokal komertzialak irekitzeko baimena emate zerbitzuagatik ageri den euskarazko testua aldatu egiten da:

1. Jarduera bakoitzeko kobratu beharreko diru kopuruak honako hauek izango dira:

1.- Jarduera komertziala............................ 437,95 €

2.- Zerbitzu jarduera ................................. 657,45 €

3.- Hostalaritza jarduera............................ 1.094,10 €

4.- Industria jarduera < 250 m2 .................. 657,45 €

5.- Industria jarduera > 250 m2 ..................987,40 €

6.- Finantz erakundeak ............................. 1.413,85 €