Udal Artxiboa

Bulegoa

  • Helbidea: Udaletxea. Otalora kalea, 1; 20550 - Aretxabaleta
  • Tel: 943711862
  • E-posta:
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00

Helburu Orokorrak

Udalerriko dokumentu ondarea antolatzeko helburuaz jarri zen udal artxiboa, hau da, balio historikoa eta kulturala duen dokumentazioa kontserbatu ahal izango duen artxibategi sistema osoa diseinatzeko, eta horri buruz herritarrek duten informatzeko eskubidea errazteko helburuaz.

Kontserbatzea eta informatzea dira, ondo antolatutako artxibo bat eduki behar izatearen 2 arrazoirik nagusienak. Kontserbatzeaz hitz egiten dugunean, behar historikoa eta kulturala nagusitzen dira. Egoera onean dagoen artxiboa izatea ezinbestekoa eta besterenezina da Kultura Ondarearena izateko duina den dokumentazio guztia babesteko, eta baita, datu eta iturri historikoak edukitzeko ere, herri baten historia gal ez dadin.

Espediente bat kontsultatu ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea.

Udal artxiboko dokumentazioa eta informazioa edozein herritarrek kontsulta dezake. Baina, badira dokumentu batzuk bereziak direnak eta edozeinek erabili ezin dituenak, hala nola: gaizki kontserbatu direlako apurtzeko edo desagertzeko arriskua dutenak eta indarrean dagoen legediaren arabera pertsonaren segurtasuna, ohorea, intimitate pertsonala edo familiarra arriskuan jartzen dutenak.

Euren kontserbazioa dela eta, 1850 urtetik aurreko dokumentuak ezin dira ez fotokopiatu eta ez erabili. Dokumentu horiek formatu elektronikoan bakarrik kontsultatu ahal izango dira.

Zerbitzuak

Aretxabaletako Udal Artxiboaren Fondoa:

Testu-fondoa: Historia - azpifondoa:

1490etik 1975era bitarteko dokumentazio historikoa jasotzen du. Dokumentazio hori, 1490etik 1975era bitartean Aretxabaletako Udalak bere funtzioen garapenean sortua edo jasoa da. 1996ko Udalerrien Sailkapen Koadroaren arabera dago antolatua. 

Administrazio-azpifondoa:

1975etik gaur arte Aretxabaletako Udalak bere funtzioen garapenean sortu duen dokumentazioa babesten du. Azpifondo hori, 1996ko udal artxiboen antolaketarako Lan Mahaiak proposatutako udal artxibategien sailkapen koadroaren arabera antolatzen ari da. Indarrean dagoen legediaren arabera, mugatua dago dokumentazio horretara iristea.

Argazki fondoa:

Argazki zaharrak nahiz berriak biltzen dituen datu basea da argazki artxiboa.

• Argazki bilketa: Jendeak ekarritako argazkiak eskaneatu eta bueltatu egiten dira. Argazkiak datu basean sartzen dira ahalik eta informazio gehien jarriz.
• Kontsultarako artxiboa: Nahi duenak kontsultatu ahal izango du datu basea (kontsulta hori liburutegian ere egin ahal izango da). Ondoren, kontsulta egiten duenak argazkiak hartzeko aukera izango du (eskaera Argazki Artxiboan egin beharko da). 

Proiektuak

  • Artxiboko on-line proiektuak, besteak beste, honako zeregin hauek hartzen ditu bere gain:
  • Aretxabaletako  Udal Artxiboak eskaintzen dituen zerbitzu eta produktuak herritarren esku jartzea internet-en bidez.
  • Herritarrekin harremanetan jartzeko on-line zerbitzua izatea.
  • Internet-en bidez Udal Artxiboak kudeatzen dituen dokumentu datuen baseetara sartzeko aukera zabala eskaintzea.
  • PDF formatuan dauden argitalpenei zabalkunde handiagoa ematea.
  • Artxibo Historikoaren Digitalizazio Proiektuak, fondo historikoan balore historiko eta kultural handiena duten dokumentu guztiak digitalizatzeko zeregina ere hartzen du bere gain.

Lotura interesgarriak