Udaleku irekiak 2019

2019/07/01

Hasi dira 2019ko udaleku irekiak. Uztailaren 1etik eta uztailaren 19ra arte 2015 eta 2007 urte bitarteko haurrek ekintza ugari egingo dituzte datozen egunetan.

300 haurretik gora arituko dira eta aurtengo berrikuntzen artean ordutegiari dagokiona dago. Udaleku irekiak goizeko 9:00etatik 13:00etara izango baitira astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, eta ostegunetan 9:00etatik 17:00etara.

Hemen programazioa adinka eta mailaka osorik.