www.aretxabaleta.eus

Dantza

 

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

Egunak:

  • Urtarrilak 4 eta 12: 22:00
  • Urtarrilak 6: 19:30
  • Urtarrilak 7 eta 14: 16:00

Iraupena: 98 min.

Norentzat: guztintzat

Prezioa: 4 € / astelehenean 2€

Emanaldiak

  • Urtarrilak 4 eta 12: 22:00
  • Urtarrilak 6: 19:30
  • Urtarrilak 7 eta 14: 16:00