Aretxabaletako haurrentzat eta nerabeentzat Aste Santuko egunetarako aisialdi eskaintza

2019/03/26
Aste Santuko lehen opor egunetarako, apirilak 15, 16 eta 17, antolatuta da aisialdi egitaraua.

 

Aste Santuetako oporraldia gozatzen hasteko xedez, Aretxabaletako haur eta nerabeei zuzendutako zerbitzuek etxetik atera eta ondo pasatzeko aukera paregabea antolatu dute herrian.

Eskaintza, LH1eko haurrengandik hasi eta DBH4ra arteko nerabeenganaino luzatzen da, adin tarte bakoitzari aukera zehatz bat emanez. Hona hemen:

LH1-LH2: Jolas-jolasien! Programa

Egunak: apirilak 15,16,17

Ordutegia: 10:00-13:00

Ludotekariek dinamizatutako aisialdi eskaintza da. Ekintza desberdinak egingo dituzte herriko txoko desberdinetan. Jolasak, naturarekin harremana, … . Haurrek jolasean ondo pasatzeko eta gauza berriak ikasteko aukera izango dute.

Haurraren matrikulazioa: 30€

Gehienezko haur kopurua: 30 haur

Izena ematea: martxoaren 25etik aurrera ludotekan

 

LH3-LH4: EUSKAL ARTISTAK

Ibarraundi, Txillida eta Oteizaren lanak ezagutuko dituzte.

Egunak: apirilaren 15, 16, 17

Ordutegia: 11:00-13:00

Lekua: Arkupe Kultur Etxea

Prezioa: 20€

Gehienezko haur kopurua: 15 haur

Izena ematea: Arkupe Kultur Etxean martxoaren 25etik aurrera

 

LH5-LH6: KIMIKA ETA ESPERIMENTU TAILERRA  

Labazko lanparak, bikarbonatuzko sumendia, elur artifiziala, elefantearen pasta… izango dira egingo dituzten esperimentuetako batzuk.

Ordutegia: 11:00-13:00                                                      

Prezioa: 20€

Gehienezko kopurua: 15 haur

Lekua: Arkupe Kultur Etxea

Izena ematea: martxoaren 20tik aurrera

 

LH4,LH5,LH6: EGUZKIA, ORIENTAZIO ASTRONOMIKOA ETA IZARRAK

Ordutegia: 10:30-12:30                                                      

Prezioa: 20€

Plazas ofertadas: 20 haur

Lugar: Arkupe Kultur Etxea

Inscripción: apirilaren 1etik 13ra

 

DBH1-DBH4: Gaztekonkis! Aitxorrotx Gazteluaren konkista

Eskaintza desberdina izango da aurtengoa. Erdiaroarekin lotutako erronkak gainditzea izango da nagusi.  Horretaz gain,  Eskoriatzan kokatuko da aurtengo gaztekonkisa.

Hiru sari nagusi daude:

-Salting Iruñerarako sarrerak

- Erreala neska partidu baterako sarrerak

- Merienda-afari bat

Apirilaren 15a: 11:00-17:30

Apirilaren 16a: 11:00-16:30

Prezioa: 10€

Gehienezko kopurua: 40 nerabe

Lekua: Atxagazte gaztelekua

Izena ematea: martxoaren 25etik apirilaren 8ra