2018ko Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa

2018/01/03

Aretxabaletako Aratusteak  iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Aretxabaletako Udaleko Kultura Sailak.

OINARRIAK:

1.-Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.

2.-Teknika librea izango da.

3.-Kartelaren neurria DIN A3an eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira.

4.-Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du: ARATUSTEAK ARETXABALETA 2018

5.-Irabazleak 200 €ko saria jasoko du.

6.-Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.

7.-Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira

8.-Kartelak urtarrilaren 15a baino lehen entregatu behar dira Arkupe Kultur Etxean.

9.-Epaimahaia,  kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.

10.-Epaimahaiaren erabakia, urtarrilaren 18an  jakinaraziko da.